Palentzian izan dira Hernaniko Palistak pasa den asteburuan, bertan jokatu dute Estatuko Txapelketa 30 metroko frontoian. Baita ondo jokatu ere; bi bikote izan ziren bertan, Hernani ordezkatzen, eta Amaia Irazustabarrena eta Maider Mendizabalek osatutakoak lortu du txapeldun bilakatzea! Miren Goikoetxea eta Maider Huizik, aldiz, ez zuten finalerdietarako txartela lortu.