75 urteak, ederki ospatuta

Kronika - Erredakzioa 2018ko mai. 28a, 02:00

75 urte bete dira aurten Oialume Biltokiak ateak ireki zituenetik, eta hori ospatzeko, festa-eguna izan zuten herenegun Martindegin. Arratsaldetik hasita, pultsu apustua, erromeria eta sagardo eta pintxo dastaketarekin gozatu zuten bertaratu zirenek. Gaua, aldiz, ausartentzat gorde zuten; Tolosa ahizpen trikitixen, eta Anje Duhalde eta Gozategiren erritmora dantzatzeko gogoa zeukatenentzat, alegia. Eta ez zuen hutsik ere egin; beste 75 bete, baietz?!

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!