«Gure festetako aurrekontuan, 10.800€ dijoaz animalien tratu txarretara»

Kronika - Erredakzioa 2018ko mai. 28a, 02:00

Azken txanpa besterik ez da geratzen aurtengo San Joane­tarako, eta udal ordezkariek dagoeneko onartu dute aurtengo festetako programa Kul­tura Batzordean. Orain Her­nani taldeak aurkako botoa eman duela adierazi du: «ko­herenteak gara, eta animalienganako tratu txarrak geldiaraztea eskatzen dugu, eta hurrengoetarako, neurriak hartzea».

Urtebete, «erabakia hartzeko»
Bere botoaren nondik-nora­koa azaltzeaz gain, EH Bil­duren Gobernu Taldeari kritika egin dio: «urtebete izan du Gobernu Taldeak gure jaietan animaliarik ez erabiltzeko era­bakia hartzeko». Baina ausardia falta zaiola salatu du: «ez da posible izan, ez dago borondaterik, beldur asko dago. Badirudi beldurra daukatela erabaki politiko bat, oso etikoa dena, hartzeko,  eta beraien hautesle batzuei ez gustatzeko». 

Dena den, taldeak eskua lu­zatzen die: «ziur gau­de Go­ber­nu Taldea eta EH Bildu ez daudela animaliekiko tratu txar, sufri­men­du edo torturen alde. Erabaki politikoa da, sen­do­tasuna eta ausardia be­har due­na. Eta bide horretan, dudarik gabe, Orain Hernani taldearen laguntza izango luke».

Aurrekontuaren %10a
Era berean, udal taldeak da­tuak ere ematen ditu: «gure fes­tetako aurrekontuan, 10.800 euro dijoaz animalien tratu txarretara (gutxi gorabehera aurrekontuaren %10a). Horre­gatik esaten dugu sufrimendua ez dela doakoa, denok ordain­tzen dugu». Beren ustez, sokamuturrean xahutu beharrean hobe litzateke diru hori «13-17 urte bitarteko neska-mutilen ekintzetan gastatzea».

Azkenik aipatzen du Aske­kin­tzak Gurean dokumentala eman zuela Hernanin, Euskal He­rrian egiten den animalien era­bilerari buruz, eta Orain Her­nani besterik ez zela izan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!