65 urtetik gorako herritarren beharrak aztertzeko, ikerketa abiatu du Udalak. Hori dela eta, Gizarte Langilea jarriko da adinekoekin harremanetan. Telefonoz adostuko da egun bat, eta orduerdiko elkarrizketak egingo ditu, bakoitzarekin. Galdera eta erantzunen konfidentzialtasuna bermatuko da. Informazio gehiagorako: 943 33 52 32.