Urtero bezala, Martuteneko espetxera martxa antolatu dute biharko, eta harekin bat egin dute Astigarragako Presoen Lagunek. Hernanitik 10:30etan abiatuko da, eta 11:00etan egingo du geldialdia, Astigarragan; kupela duen errotondan, herriko sarreran, jarri dute zita. Eguerdiko 12:00etan egingo dute ekitaldi nagusia, espetxean.