Urriaren 8tik 21era bitarte izango da aurten Bakailu Astea, eta besteak beste, pintxo lehiaketa antolatu du Udalak. Gaur arte izango dute aukera herriko taberna eta jatetxeek izena emateko. Horretarako, hainbat bide daude: Berriak elkartearen bidez, bertako bazkideek, edota Turismo sailaren bitartez (turismoa@hernani.eus edo 943 33 70 28).