Hernaniko Gure Esku Dagok Giza Katera «joateko intentzioa izan, baina oraindik izena eman ez duten hernaniarrei» esan nahi die «lehenbailehen emateko izena, jarria dugun kopurura iristeko (2.000 hernaniar) oraindik jendea falta delako». Horretarako, egunero 17:00etatik 20:00etara Andre Kaleko lokala irekita dagoela adierazi dute, eta asteburuetan mahaia jartzen dutela Kale Nagusian edo Plaza Berrin. Bestalde, autobusa ere jarriko dute Hernaniri dagokion kilometrora joateko (Aginagatik Oriora), eta horretarako ere, txartelak salgai daudela adierazi dute.