Zerbikaletako minak eta migrañak masaje bidez arintzeko ikastaroa eskainiko du bihar Mari Artanok, AEKren Zilegi Eskolen barruan. Bi saio emango ditu: bata goizez, 09:30etatik 11:30etara; bestea arratsaldez, 14:30etatik 16:30etara. Aurrez izena eman behar da (5 euro): zilegieskola@aek.eus edo 663 04 33 14.