Gipuzkoako Boleibol Txapelketako finala jokatu zuten atzo Hernaniko neska infantilek Pio Baroja kiroldegian, eta Summa Aldapetari 3-1 irabazita, Gipuzkoako txapeldun bilakatu ziren neskak. Denboraldi ederra eginda, borobiltzea lortu zuten, eta Euskadiko Txapelketan izango dira datorren astean, Aretxabaletan. Kadete mailako neskek, aldiz, galdu egin zuten Fortunaren aurka, beraz, txapeldunorde bilakatu dira.