Etxeko estalpean, Ohorezkoa berriro ere!

Kronika - Erredakzioa 2018ko mai. 27a, 02:00

Ez zen bat ere erraza, baina lortu dute; Hernaniko mutilek Ohorezko Mailan jokatuko du­te hurrengo denboraldian, Se­villako Cienciasi 30-17 ira­bazi ondoren. Lau puntu baino gehiagoko aldea behar zu­en, eta 13koa atera zion atzo­ko hil ala biziko parti­du­an. 

Hasieratik, burua zutik
Partidu erabakigarrian, oso ga­rrantzitsua zen puntu ba­koitza, eta hori nabarmena izan zen hasiera-hasieratik. Hernaniarrek estreinatu zu­ten markagailua, Oier Gar­mendiaren entseguarekin; pixkanaka puntuak gehitzen joan ziren trikoloreak, 22ga­rren minutura arte (10-0). Orduan, zigor kolpeari esker, Cienciasek hiru puntu es­kuratu zituen (10-3). Hala joan ziren andaluziarrak, atse­denaldira, hernaniarrek beste entsegu bat egin ondo­ren, 15-3.

Bigarren zatian indartsu atera ziren Cienciasekoak; entsegua ea transformazioa egin zuten hasi bezain azkar (15-10), tartea estutuz, baina segituan hartu zuten testigua etxekoek. Zigor kolpea has­teko (18-10), eta pare bat en­tseguren ondoren (30-10), es­kuar­tean zeukaten garai­pe­na. Dena den, aurkariak borrokatzen jarraitu zuten, eta bukaera aldera entsegua egin eta transformatu zuten, 30-17ko markagailua lortuta.

Mantentzea, ziurtatuta
Aldea zabalagoa edo estua­goa, baina Hernanik Ohorez­ko Maila izan zuen eskuetan norgehiagoka osoan zehar. Izan ere, kategorian manten­tzeko, lau puntuko aldea edo gehiagokoa behar zuen talde­ak, eta bostekoa izan zuen baxuena.

Elkarte osoa, ospakizunetan
Zaila zen atzo arratsaldean Errugbi Elkarteko kideren ba­te­­kin hitz egitea, «denok ospatzen» ari baitziren: «ira­bazi dugu; bel­durra genuen ez baitzen par­tidu erraza, [sevillarrak] oso indartsuak baitira. Baina lor­tu dugu; gure mutilen DNA plus bat da, eta zeresanik ez eto­rri den jende guztia... hi­tzik gabe gaude», adierazi du­te Her­nani Errugbi Elkar­te­tik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!