Correosen erantzunarekin «oso konforme», Koxka elkartea

Kronika - Erredakzioa 2018ko mai. 27a, 02:00

Correosek egindako azken lanekin «oso konforme» dagoela adierazteko prentsa-oharra helarazi du Koxka elkarteak Kronikara. Diotenez, «traba guztiak kendu dituzte edonork erraztasun guztiak izan di­tzan, bulego hartara iritsi, sartu eta zerbitzatua izateko».

Aurretik ere, beste hainbat lan
Baina hori ez da Correosek bu­rututako lan bakarra, aurretik ere eginak dauzka obra ga­rran­tzitsu batzuk, Koxka el­kar­teak adierazitakoaren arabera: «mostradorearen altura jaitsi eta sarrerako arranpla eder bat jarri, gurpilez ere ateraino iristeko moduan. Baina, ez zuten ate elektrikorik jarri; beraz, gurpilek bazuten iristerik, baina ez sartzerik». 

Horren aurrean, Koxka elkarteak eskaria luzatu zien arduradunei, «ate elektrikoa jarri zezaten». Kaso egin diote, eta «gaur egun erraztasun guztiak daude ateraino iritsi eta sartzeko», onartu dute.

Beste entitate batzuei ere bai
Bide batez Elkarteak azaldu du, eskaera bera egin diola beste hainbat entitateri, «ba­tik bat hainbat banketxeri»; «es­pero dezagun entitate ho­riek ere kasu egitea, denon ar­tean traba arkitektonikorik gabeko Hernani eder bat lortu dezagun», aldarrikatu dute taldekideek bukatzeko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!