Kultur etxe berria, «errealitate»

Kronika - Erredakzioa 2018ko mai. 26a, 02:00

Kultur etxe berria egiteko obrak martxan daude, Kontxa Etxeberria plazan, eta udal gobernu taldeak dio espero duela «erabiltzeko prest egotea 2019ko udara pasata».

Asteazkeneko plenoan az­ken aldaketak egitea espero du gobernu taldeak, eta bat egin du kultur teknikariak egindako proposamenarekin; Murgiazpi izena jarriko zaio «Astigarra­gako kultura zerbitzuak batuko dituen azpiegiturari».

«Itxaropenak beteko ditu»
Eraikin berria egiteko, udal  gobernu taldeak dio «gogor negoziatu» duela promotorarekin. «Urtebetean eta gehiago egindako bileren ondoren, go­bernu jeltzaleak lortu du astigartarren itxaropenekin eta aisialdi eta kultura beharrekin  beteko duen kultur etxea».
Proiektua «asmoetara mu­ga­tuta geratu zen aurreko le­ge­gin­­tzaldian», baina Udala eta pro­motoraren arteko hitzar­me­na irailean onartu zen, «EAJren  konpromisoari es­ker».

Hori horrela, plenoan onartu zela gogorarazi du, «nahiz eta EH Bilduk aurka bozkatu», eta «10 urteren ondoren, azpiegitura estrategikoa errealitate bihurtuko» dela. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!