Hamargarren finala, Olaizolak

Kronika - Erredakzioa 2018ko mai. 19a, 02:00

Buruz Buruko Txapelketaren fi­nala jokatuko du Aimar Olai­zo­la goizuetarrak hurrengo la­runbatean, gaur zortzi, hamar­ga­rrenez. Hilaren 27an jokatuko du Altuna IIIren kontra, arra­­tsaldeko 17:00etatik aurrera, Bilboko Bizkaia pilotalekuan.

Elezkano IIri garaituta
Aurreko asteko finalerdian 22-13 garaitu zitzaion Olaizola IIa Elezkano IIri, Iruñeako Labrit pelotalekuan izan zen hori. Altuna IIIk aldiz, 17-22 irabazi zion Ezkurdiari. Hortaz, aurrez aurre ikusiko dute elkar hu­rrengo asteko finalean.

Aurretik, Hernaniko Pelotadendan
Finalerako txartela lortuta, Hernaniko Pelotadenda bisitatu zuen Aimar Olaizola goizuetarrak, haren emaztearekin eta bi semeekin. Bezeroek apro­­­­betxatu zuten zoriontzeko eta argazkiak eta autografoak ja­sotzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!