Dakapo abesbatza, bukatu eta berriro hasteko prest

Kronika - Erredakzioa 2018ko eka. 7a, 02:00

Ikasturte bukaerako kontzertua eman zuten ‘Hernani’ Musika Eskola Publikoko abesbatzek lehengo ostiralean, Milagrosa lepo bete zuen publikoaren aurrean. Txikienek kantatu zuten aurrena, eta helduen Dakapo abesbatzak bukatu zuen saioa. Bertako abeslariek eta bertan ibilitako abeslari ohiek bat egin zuten, Garbiñe Orbegozo zuzendariari eskerrak emateko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!