Astelehenetik eman daiteke izena udako ikastaroetan

Kronika - Erredakzioa 2018ko mai. 19a, 02:00

Udara iristear da, eta horre­kin batera, herritar asko ha­si da ordurako planak egi­ten. Horre­tarako, makina bat aukera eskaintzen ditu ur­tero Astiga­rragako kiroldegi­ak, baita aurten ere.

Ikastaro eta saioak, haur eta helduentzat
Haur, gazte nahiz helduek izango dute aukera kirolde­giko ekintzetan parte hartze­ko. Haur eta gazteentzat, de­nera zazpi ekintza desberdin antolatu dituzte: igeriketa, Jolas Txiki, Multikirola, Irris­taketa, Jump Fit, Zumba eta Ziklo Indoor, gazteentzat.

Ikastaro gehiago dira, or­dea, helduek praktikatu ahal izango dituztenak; de­nera, 14: Pila­tes, Aeropilates, Hi­po­­pre­siboak, Fit Pump, Zum­ba, Aero­bika, Jump Fit, Ziklo Indoor, Group Pole Circuit, Hiit, Bosu Xtreme, Gliding, Irristaketa eta aurtengo berrikuntza TRX.

Igerileku denboraldia ekainaren 13an hasiko da irailaren 16ra arte luzatuko da. 

Izenematea, kiroldegian aste­lehenetik aurrera
Izena eman nahi duenak, ki­roldegian bertan apuntatu ahal izango da astelehenetik ekainaren 8ra bitarte. Infor­ma­zio gehiago nahi duena­rentzat: kiroldegia­@­astiga­rraga­.eus emailean edo 943 33 36 76 telefonoan. 

Musika udalekuetan eta multikirolean ere astelehenean hasiko dira.

 

UDARAKO IKASTAROAK

Haur eta gazteak

- Igeriketa:
3-4 urte: 16:30
5-6 urte: 17:30
7-8 urte: 18:30
9-11 urte: 18:30
12-13 urte: 18:30
14-16 urte: 18:30

Jolas Txiki (3-5 urte): 
Ekainaren 25etik uztailean eta abuztuan txanda desberdinetan: 08:00etatik 09:00etara zaintza zerbi­tzua. 09:00etatik 13:00etara. 13:00-15:30 jangela zerbitzua.
Multikirola, 6-16 urte bitartekoentzat, 09:00etatik 13:00etara uztailean eta abuztuan.
Irristaketa: 5-12 urte, 19:00etatik 20:00etara. 

Jump Fit:
5-8 urte: asteartean, 17:30etan.
9-11 urte: asteartean, 18:30etan.
12-16 urte: ostegunean, 11:30etan.

Zumba:
4-7 urte: astelehenetan, 17:30etan.
8-11 urte: astelehenetan, 18:30etan.
12-16 urte: ostegunetan, 11:30etan.

Ziklo indoor gaztea:
12-16 urte: asteartetan, 11:30etan.

Helduak
Aeropilates: asteartea, 18:30; asteazkena, 13:30 eta 20:30; osteguna 19:30; eta ostirala 09:45 eta 15:00.
Pilates: astelehenetan 20:30 asteazkenetan, 19:30.
Hipopresiboak (hastapena): astearte-ostegun, 15:00; astelehen-asteazken, 19:00.
Hipopresiboak (mantentzea): asteartea 19:00 eta osteguna, 10:00.
Fit Pump: osteguna, 15:00; eta astelehen-asteazken, 19:30.
Zumba: astelehena, 19:30; asteazkena, 15:00 eta 20:30; osteguna, 18:30.
Aerobika: astelehena, 20:30.
Jump Fit: asteartea, 19:30/20:30; asteazkena, 09:45; osteguna, 19:30.
Ziklo Indoor: astelehena, 19:00 eta 20:00; astearte-ostegun, 10:30/13:30/19:30; eta ostirala, 13:30 eta 15:30.
TRX: astelehena, 09:45, 18:00, 18:45; asteartea, 15:00, 20:30; eta ostirala, 14:15.
Group Pole Circuit: asteartea, 09:45;  eta osteguna, 20:30.
Hiit: astelehena, 15:00; asteartea, 19:30; eta osteguna, 09:45.
Bosu Xtreme: osteguna, 18:30 eta 20:30.
Gliding: asteazkena, 18:30.
Irristaketa: hamabostaldiko ikastaroak, arratsaldeko 19:00etatik 20:00etara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!