Udalak jakinarazi du iazko aurrekontu parte-hartzaileen prozesuan eskatu zutela bizilagunek parke estali bat egitea, eta dagoeneko lanak hasi dituela; anbulatorio ondokoa berritzen ari da. Sagardo Plazakoa eta Urumea Berrikoarekin batera, herriko hirugarren parke estalia izango da.