Udaleko Euskara Sailak eta AEK euskaltegiak antolatzen dituzten Zilegi Eskolen barruan, asteartean egingo dira hurrengo saioak, 09:30etan eta 18:30etan, Nabarra Oñatz kaleko lokalean. Oraingoan buruko mina saihesteko masajea nola eman irakatsiko du Mari Artanok. Debalde izango da.