Gipuzkoako Lanbide Heziketako EuroSkill 2018 jokoetan Hernaniko Lanbide Heziketako Hodei Aguilar ikaslea izan da irabazlea Instalazio Elektrikoak Modalitatean. Sistema Elektrotekniko eta Automatizatuak Goi-mailako Zikloko ikaslea da Hodei Aguilar errenteriarra eta ikastetxea ordezkatu du 2018ko Lanbide Heziketako ‘trebezia’ txapelketan.
Usurbilgo Lanbide Eskolan izan ziren aurten Instalakuntza Elektrikoko Olinpiadak. Errenteriako gazte honek, mantentze-lan elektromekanikoaren erdi-mailako zikloa dauka, eta goi-mailako sistema elektroteknikoko zikloko praktikak burutzen ari da.
Ikastetxeen arteko lehia sano honetan Hernaniko Lanbide Heziketak erakutsi du daukan gaitasuna. Sei ikastetxek hartu zuten parte bakoitzak bere ordezkariarekin eta Hodei eta Hernaniko Lanbide Heziketa izan ziren onenak.
Erkidegoko eta Estatuko
txapelketak
Baina oraindik badago ibilbidea egiteko modua eta Gipuzkoan irabazi eta gero Euskal Autonomi Erkidegoan eta Espainiar Estatuan lehiatzeko aukera dago eta Hodeik ez dio muzin egingo aukera horri.