Harituz elkartea Donostian izango da asteburuan, Matazak indarkeria sexistaren kontra proiektua ezagutarazi, eta bide batez, 365 sororitate hari dokumentala egiteko behar duten dirua biltzen. Horretarako, www.goteo.org webgunean sartu behar da, eta hila bukatzerako 9.000 euro bildu behar dituzte; 5.500 lortu dituzte, orain arte. Gaur Donostian, Zuloaga plazan izango dira 11:00etatik 14:00etara, eta bihar 13:30etan, dantza ikuskizuna izango da proiektuarekin lotuta, eta Olatz Salvador ariko da pianoan.