Formatu eta lan merkatura salto egiteko egokiena HLH

Kronika - Erredakzioa 2018ko mai. 26a, 02:00

Escuela Profesional Obrera (EPO) Karmelo Labakak 1948an sortu eta gero ibilbide luzea egin du Lanbide Hezkuntzan. Hezkun­tzaren barruan gertaturiko aldaketa batzuen ondoren Lan­bide Heziketa Inte­gratua sortu zen eta ordundik Gizarte Berri­kun­tza­ra­ko LHII izena hartu zuen. Her­na­nin Lanbide Hez­kuntza es­kain­tzen duen ikastetxe publikoa da. Publikoa, euskalduna eta eleanitza kulturartekotasunaren suspertzailea, laikoa, hezikidetzailea, inklusiboa eta aniztuna, lanerako atea dena eta parte hartzea bultza­tzen duen ikastetxea da. 

Lan mundura irteera 
duen eskaintza 

Hernaniko Lanbide Heziketak zikloetako hiru mailetan eska­in­tzen ditu zikloak D, B eta A ere­duetan. Oinarrizko Lanbide Hezi­keta, Erdi Mailako Zikloak eta Goi Mailako Zikloak eska­intzen dira.
Bere ezaugarri nagusietako bat talde txikiekin irakasle eta ikasleen artean lortzen den hurbiltasuna da. Hernanin industria da jarduera ekonomiko nagusia eta askotariko produkzioko enpresez osatua dago. Horrek praktikaldia gertuko enpresetan egitea suposatzen du eta gainera praktikaldia atzerrian burutzeko aukera eskaintzen da. 
Ikas­keta DUALa da gainera, zikloaren ikasketa osatu aldi berean enpresa batean lan eginez. Lanbide irteera izaten ari diren ikasketak dira. Eskaintza partziala ere badago lanean daudenentzako aproposa, arratsaldez. Heziketa-Zikloa ikasgaika matrikulatzeko aukera ematen du eta denborarekin aurrera atera daiteke. Ondo prestaturiko ikasleak bermatzen dira eta gizarteak behar dituen behar profesionalei erantzuna ematen die. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!