Landa-merkataritza modernizatzeko eta dinamizatzeko laguntza-programa bultzatu du Nafarroako Gobernuak

Kronika - Erredakzioa 2018ko mai. 26a, 02:00

Nafarroako Gobernuko Tu­ris­mo eta Merkataritza Zuzen­daritza Nagusiak landa-merkataritza aldatzeko programa bultzatu du, Nafarroako txikizkako merkataritza sustatzeko eta landa-guneak dinamiza­tzeko helburuarekin. 2.500 biztanletik beherako herrietan dau­den txikizkako saltokien titu­larrek ekimen honetan par­te hartzeko eskaera aurkeztu ahal izango dute datorren ekainaren 6ra bitarte.

Nafarroako Enpresa eta Berrikuntzarako Europako Zen­troak (CEIN) landa-biztanleriak egun dituen premiak aztertzeko egindako analisiaren ondoren landa-inguruneko merkataritza-enpresentzat abian jarritako orientazio-programaren bitartez, tokiko merkatariei aholkularitza teknikoa eta tutorizazioa eskainiko zaizkie, haien establezimenduetan bertako biztanleei eta bisitariei produktuak eta zerbitzuak eskaini ahal izateko. Modu horretan, landa-mer­kata­ritza­ren ereduaren bar­nean sartzen da oinarrizko elikadura-produktuak eta premia biziko produktuak saltzen dituen txikizkako saltokia, oro­har elikadura-produktuak eta bereziki bertako produktuak dastatzeko aukera ematen duena, inguruko informazio turistikoa ematen duena eta, horrez gain, bertan bizi direnentzako paketeak edo bestelako produktuak hartzeko puntua izango dena.

Programan parte hartzen dutenek, CEINen eta tokiko agenteen laguntzarekin, saltokiaren egungo egoera aztertzeaz gain, aldaketa-plana definituko dute. Gainera, arlo garrantzitsuenen inguruko pres­takuntza espezializatua eskai­niko zaio merkatariari esta­blezimendua egokitzearren; hots, salmenta fisikoekin nahiz digitalekin loturikoa edo produktuak dendan antolatzearen ingurukoa. Horrekin ba­tera, tutoretza pertsonalizatuak egingo dira programan parte hartzen dutenekin.

Izen-emateak
Programan izena eman ahal izango dute 2.500 biztanletik beherako herrietan txikizkako merkataritzako enpresa indarrean dutenek. Parte hartu nahi duten pertsonek inprimakia bete beharko dute eta helbide honetara bidali: comerciorural@cein.es. Informazio gehi­a­go nahi izanez gero kontsultatu webgunea deitu 848426000 telefonora edo idatzi comerciorural@cein.es e-postara. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!