«Tren geltokia izango da, EAJren estatu mailako negoziazioei esker»

Kronika - Erredakzioa 2018ko mai. 26a, 02:00

Aste honetan argitaratu berri da Euskal Herriko Agintari­tza­ren Aldizkarian (EHAA) «Euska­diko tren sarea eraikitzeko 2006ko elkarlanerako hitzarmenaren aldaketa», eta gobernu taldeak jakinarazi du aldaketa horri esker eraikiko dela Astigarragako tren geltokia.

Herri eta hiriburuekin lotura
Tren geltokia ADIFek kudeatuko du, eta 4,7 milioi euro balioko ditu. Urumea Berri auzo berriaren eta auzoko ibai-parkearen atzekaldean eraikiko da; azken hau «uda honetan inauguratuko» dela jakinarazi du gobernu taldeak.

Herriarekin lotzeko, oinezkoentzako pasabidea egingo da, Urumea ibaiaren gainetik, eta bidegorria ere izango du.
«Trenak ahalbidetuko du astigartarrek sarbide eroso eta azkarragoa izatea euskal hiriburuetara eta gertuen dauden Gipuzkoako herrietara, Ber­ga­ra-Lezo zatian integratuta egon­go delako. Gainera, AHTa­rekin lotura zuzena izango du, Donostiako geltoki berrian aldaketa eginda», azaldu du.

Hau guztia «EAJren estatu mailako negoziazioei esker» egingo dela azpimarratu du talde jeltzaleak. «Tren loturarik ez duen 6.000 biztanletik gorako Gipuzkoako herri bakarra da Astigarraga. Modu honetan gure herriarekiko dagoen zor historikoa kitatuko da». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!