Ekainean sartzearekin batera, aldaketak izango dira Gaztelekuan, udarari begira. Batetik, ordutegia aldatuko da. Ekainaren 1etik 25era bitartean, astelehenetik ostegunera 17:00etatik 20:00etara irekiko da, eta ostiraletan, 16:30etatik 20:30etara. Asteburuetan, berriz, itxita egongo da. Gero, ekainaren 25etik uztailaren 24ra udarako programazio berezia izango da aukeran, eta horietako hainbat ekintzetan parte hartzeko izena eman beharko da, beranduenez, ekainaren 15erako. Bestalde, ekainaren 7an hitzaldi berezia emango du Naiara Lopez psikologoak, nerabeek kirol apustuekiko daukaten jarreraren inguruan. Azkenik, gurasoentzako informazio bilerak egingo dira ekainaren 4 eta 5ean, 19:00etan, gaztelaniaz aurrenekoa eta euskeraz bigarrena.