Hernaniko zikloturistek bihar egingo dute ohiko irteera. Denboraldiko hamahirugarrena izango da, eta oraingo honetan, Orendainera abiatuko dira, bertako porturaino iritsita. Denera, 60 kilometroko ibilbidea egingo dute errepidetik, Zinkoeneatik abiatuta. Ohi bezala, 08:00etarako jarri dute zita.