Artikutza ­parke naturaletik barrena mendi bizikleta zeharkaldia

Kronika - Erredakzioa 2018ko mai. 26a, 02:00

Udara bizikletentzako izaten omen da, baina udaberria bezelakorik ez dago bi­zi­kleta hartu eta bueltaxka emateko, eta hori aprobetxatuta, urtero antola­tzen du Iskibi Kanpinak BTT zeharkaldia. Aurten, 10garren edizioa eginen dute, bihar zor­tzi izanen dena, igandez. Goizeko 09:00etan izanen da irteera, kanpinetik bertatik. Bi  zirkuitu izanen dira au­keran: luzea, 43 kilometrokoa; eta motza, 30 kilometrokoa.

Izenematea, martxan
Nahiz eta egunean bertan aukera izanen den, dagoeneko eman daiteke izena inter­net bidez: www.kirolpro­bak.­com. Prezioa: federatuek, 12 eu­ro; ez federatuek, 14 euro. Horrekin, aukera izanen da larunbat gaua kanpinean pasatzeko. Gainera, 12 euroko menua prestatu dute egun horretan bertan bazkaldu nahi duenarentzat. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!