1964tik daramagu Lanbide Heziketako Zikloak eskaintzen eta 2016/2017 ikasturtea amaitu eta hiru hilabetera %86ko laneratze-tasa eduki izana gure konpromezu eta zerbitzu onaren adierazle da, egiten dugun lan egokia eta eskaintzen dugun Hezkuntzaren fruitua. Kontuan hartu beharra dago gainera, hilabete batzuren buruan tasa hori %100era iritsi zela ziklo batzuetan.
Gure puntako teknologiaz hornitutako instalakuntzak, irakaslegoaren inplikazioak, ikasketa personalizatuak eta inguruko enpresekin ditugun harreman sendo eta lan poltsa propioak, emaitza onak ematen ari direla ikusten dugu urtetik urtera. Ondo prestaturiko ikasleak bermatzen ditugu eta gizarteak behar dituen behar profesionalei erantzuna ematen diegu. Horregatik egiten dute gure ikasleen aldeko apustua, gure eskualdeko nahiz eskualdez kanpoko enpresa askok. Gainera, enpresen etengabeko formakuntzan ere parte hartzen dugu hauei zuzenduriko ikastaro teknikoak eskainiz.
INFORMAZIO GEHIGARRIA:
Helbidea: Ergoien Auzoa 6, 20130 Urnieta
Telefonoa: 943 55 17 89
Web orrialdea: urnietakosalesiarrak.com
Aurkezpen bideoa: https://youtu.be/ogCGQ_jgJII
Urnietako Salesiar ikastetxeko Hezkuntza eskaintza:
•DBH eta BATXILERGOA
•Oinarrizko Lanbide heziketa: // Grafikagintza
•Erdi maila:
// Inprimaketa grafikoa
// Mantentze-lan elektromekanikoa
// Instalazio elektriko eta automatikoak
• Goi maila:
// Argitalpen inprimatuen eta multimedia-argitalpenen diseinu eta edizioa
// Automatizazioa eta robotika industriala
// Sistema elektroteknikoak eta automatizatuak
// Ikasketak amaitu eta hiru hilabetera laneratze tasa %80koa da
// Dualeko formakuntza: Ikasi eta lana bateratzea
// Erronka eta proiektuetan oinarritutako irakaskuntza
// Enpresa laguntzaile sare zabala daukagu