Udaleko Harrera Protokoloari lotuta, ongietorria eman zitzaien lehengo astean astigartar berriei.
Urte honen aurreneko lauhilekoan 138 biztanle berri ditu Astigarragak; horietatik 77 donostiarrak, Aztiker ikerketa taldeko Xabier Lukek azaldutakoaren arabera. 2017an, berriz, 350 biztanle gehiago etorri ziren Astigarragara bizitzera, gehienak, 31 eta 45 urte artekoak.
Denei ongietorria egin, eta herriak eskaintzen dituen aukera eta zerbitzuen berri eman zien Zorione Etxezarraga alkateak; besteak beste, kiroldegia, AEK, Herri Eskola, Musika Eskola, udaletxea, kultur etxea...