Kiroldegiak Jolas Txiki saioak antolatu ditu aurten ere, 3 eta 5 urte ar-teko umeentzat. Bost txanda izango dira, ekaina eta abuztua bitartean, 09:00etatik 13:00etara. Baina zaintza zerbitzua ere jarriko da, 08:00etatik 09:00etara, eta jangela zerbitzua ere bai, 13:00etatik 15:30etara. Izenemate epea ekainaren 8an bukatuko da, kiroldegian. Informazio gehiagorako: kiroldegia@astigarraga.eus edo 943 33 36 76.