Nafarroako Itzulian ari da parte hartzen Urko Semperena, 23 urtez azpikoetan, eta laugarren etapa jokatuko du gaur, Sarriguren, Egesibar eta Muskildago Gainaren artean, 15:00etan hasita. Biharkoa izango da azkena, Agoitzetik Iruñera, 10:55etan. Bestalde, junior mailako txirrindulariak Udaberriko Saria jokatuko dute Zarautzen, eta kadeteek Lazkaoko LX Hesparru Proba.