Zozketak, udaleku eta kanpaldirako

Kronika - Erredakzioa 2018ko mai. 26a, 02:00

Izenemate epeak itxi ditu Xaguxar Aisialdi Taldeak, bai udaleku irekietarako (4-12 urte artekoentzat) eta baita kanpaldietarako (12-16 urte artekoentzat) ere.
Bietan jende gehiegik eman du izena, eta beraz, zozketa egingo da plazak bana­tzeko. Zozketa maiatzaren 30ean, asteazkena egingo da, 19:00etan kultur etxean.

Lehentasuna, astigartarrek
Zozketa eginda, zuzenean onartutakoak zein diren azalduko da, eta era berean, itxaron zerrenda bat osatuko da, bi kasuetan.

Plaza lortu dutenek or­dain­keta egin beharko dute ekainaren 1etik 6ra bitartean, eta baten batek ordainketa egingo ez balu, itxaron zerrendako ordena errespetatuta beteko lirateke plazak. 
Zerrenda horretan, lehentasuna izango dute Astiga­rra­ga­ko haur eta gazteek. On­do­ren, Astigarragan erroldatuta ez dudenek baina epe barruan izena eman dutenek izango dute lehentasua, eta azkenik, epez kanpo ibili direnek. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!