Koparen bila, Erregionalak

Kronika - Erredakzioa 2018ko mai. 26a, 02:00

Partidu bakarra jokatuko dute asteburuan Mundarroko futbolariek, baina ez nolanahikoa; gainontzeko mailetako taldeek bukatu dute lehia, baina Le­henengo Mailako Erregiona­le­ko taldeak Kopako finala dauka.

Gaur izango da finala, 15:30etan Orioko Mendibeltz ze­laian, eta Elgoibar izango du aurkari. Aurreko asteburuan, final erdian, golik egin gabe berdinduta bukatu zen Trin­txerperen kontrako partidua, baina penaltietan gola eginda, Mundarrok egin zuen aurrera. Gaur, Koparekin etxeratzeko egingo dute borroka.

Uda eta denboraldi berrira 
Datorren denboraldiari begira ere lanean hasteko prest dago Mundarro. Horrela, ekainaren 3an entrenamendu saio berezia egingo da 2010ean jaiotako neska-mutilei begira, 11:00etan Zarkumendegin. Bukatzeko lun­txa izango da, eta zalantzak argitzeko aukera. Haurrak eta gurasoak daude gonbidatuta.

Bestalde, uztailean 8 eta 12 urte arteko neska-mutilentzako campusa antolatu du Mun­darrok bi txandetan, 09:30e­tatik 13:30etara. Izenematea ekainaren 10 arte egin daiteke: campusmundarro@gmail.com, astigarragakomundarrofke@g-mail.com edo 617 633 955. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!