Egun hauetako gertaera baten berri eman du Hernaniko Udalak, prentsa ohar bidez; eta bere babesa erakutsi nahi izan die, Zerbitzu Sozialetako bi langileri.
«Herritar bat jarri da udaletxearen aurrean, Zerbitzu Sozialetako presidentearen eta bi langileren kontrako mezu pertsonalizatuak dituen pankarta batekin», azaldu du.
Eta gaineratu du: «herritar horren kasua, behar bezala aztertu da Zerbitzu Sozialetan; eta dirulaguntza sozialak jasotzeko, beste herritar guztiek bete behar dituzten baldintzak betetzea eskatu zaio».
Horregatik, nabarmendu du, egiaztatzen duela bi langileen jarduna «legezkoa eta gizalegezkoa» izan dela; eta beraien kontrako salaketen aurrean, «Udalaren babes osoa» adierazi die.