Herriarteko Txapelketa zaila izango zela bazekiten, eta halaxe izaten ari da, astigartarrentzat.
Palan, dagoeneko, lehiatik kanpo geratu dira. Aurreko astean, 8 eta 20 galdu zuten Auzmendik eta Zubiarrainek, eta 11 eta 20, Gelbenzuk. Salaberriak 20 eta 10 irabazi zuen, baina ez zen nahikoa izan. Joanekoetan ere, hirutik bakarra irabazi zuten Astigarragakoek, eta beraz, Zumarragak egin du aurrera.
Eskuz, berriz, baliteke biharkoa azken aukera izatea. Aurreko astean Asteasuren kontra partidu bakarra irabazi zuen Astigarragak; Lizeaga eta Lizeaga izan ziren txapeldun, 22 eta 10. Urdangarin eta Olarrak batetik, eta Gurutzealdek eta Sanchezek bestetik, berriz, 2 eta 22 eta 8 eta 22 galdu zuten, hurrenez hurren.
Bihar, goizeko 10:30etan hasita, bueltakoak jokatuko dituzte, Txomiñenea frontoian, eta gogor borrokatu beharko dute etxekoak, Herriartekotik kanpo ez geratzeko. Ezinezkorik ez dago, ordea, eta partiduetan jokorik ez da faltako!