Saio berezia antolatu du gaur, Mondragon Unibertsitateak, Galarretako Orona Ideoko kanpusean. Batxilergoko 1go mailako ikasleei zuzendutako jardunaldia antolatu dute, goizeko 10:30etan hasita. Ingenieritzen inguruko orientazio saio bat izango da, eta beraz, ingeniaritza ezberdinen inguruko informazioa eskainiko diete, ikasleei.
«Saio interesgarria izango da, argitzeko Batxilergoko lehenengo mailan dauden ikasleek izan ohi dituzten gogoetak: zer den ingeniaritza bat, zein ingeniaritza mota dauden, zein lan egiten dituzten ingeniariek... Ikasle horiek, erabaki garrantzitsua hartu beharko dute datorren ikasturtean, eta beraz, denborarekin informazio orokorra jasotzen joatea gomendagarria izaten da. Gazte asko eta asko, azkeneko urtean hasten dira informazioa bilatzen, baina batzuk agobiatu egiten dira, erabakiak azkeneko momentuan hartu behar izate horrekin, eta denborarekin informatzea gustatzen zaie. Haiei zuzendutako saioa da», azaldu dute.
Orona Ideoko auditorioan emango diote hasiera jardunaldiari, 10:30etan. Eta bertan parte hartzeko, aurrez eman behar zen izena: 608 760 252 telefonora deituta, edota unibertsitatearen webgunean: www.mondragon.edu/prest.