Bertso afaria gaur, jaiak berotzeko

Kronika - Erredakzioa 2018ko mai. 26a, 02:00

Datorren asteburuan izango dira Osiñagako jaiak, eta berotzen joateko, bertso afaria antolatu dute gaur. Gaueko 21:00etan izango da, Arriatzuko eskolan, eta Hernaniko Bertso Eskolako lau kide arituko dira giroa jartzen: Eñaut Martikorena, Iker Ormazabal Tturko, Asier Ibarguren eta Andoni Mujika Anatx. Txartelak, aurrez erosi behar ziren. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!