Jardunaldia gaur, salaketa modura

Kronika - Erredakzioa 2018ko mai. 26a, 02:00

Hernaniko bost gaztek, 2016ko Gudari Eguneko Institutuko eki­tal­diaren harira, jaso duten kondena salatzeko, egun osoko jardunaldia antolatu du gaur, Hernaniko Gazte Mugimenduak: Oroimena ez da delitua.

Goizeko 11:00etan hasiko da, hitzaldi batekin, eta trikipoteoa egingo dute gero. 14:00etan, be­rriz, bazkaria izango da Plaza Berrin, eta txartelak eta kamixetak sal­gai daude, Goiz Argin eta Gari­nen, 15 euroan. Eguna borobil­tzeko, manifestazioa 18:00etan, eta kontzertuak 22:00etan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!