Joan den larunbatean ospatu zuten Hezkuntza Festa, Hernanin. Plazan pregoia irakurri, eta zenbait gunetara zabaldu zuten jaia: Plazan bertan, Tilosetan, Atsegindegin... Muralak margotu zituzten, ilea apaintzeko txokoak jarri zituzten, jolasak ere izan ziren... Baina bereziki, eskulanetan aritu ziren gaztetxoak, artisauen gisan, egurrarekin, paperarekin, margo eta guraizeekin...