Joxan Artzeren omenez, egun osoko festa gaur

Kronika - Erredakzioa 2018ko mai. 26a, 02:00

Atzo hasi zen Hernanin, Txa­laparta Festaren 32garren edizioa. Mar Mar dantza kon­painiaren Biraka ikuski­zu­nak jarri zion doinua, gaur egun osoan zehar luzatuko den ospakizunari.
Izan ere, eguerdian hasi eta gauera arte, txalaparta hotsek hartuko dute herria. Eta aurten, gainera, Joxan Artze zenari omenaldi txiki bat egingo diote, Hernaniko Txalaparta Festaren partaide izan baitzen bera, urtetan.

12:00etatik aurrera, txala­parta saio libreak izango dira Tilosetan, eta musi­ka­riak kale bueltan, bazkari herrikoiari bidea egiteko. Eta arratsaldean izango da Txa­la­parta Jaialdi Nagusia, Eus­kal Herri osoko txalapar­ta­ri­ekin. Gauean, berriz, klasiko bat Goiz Argin: Txalaparta Par­ty Aparta, DJ Barrurekin.

32. TXALAPARTA FESTA

GAUR, larunbata
12:00, Txalaparta saio libreak Tilosetan, eta Hernani Musika Eskolako alboka, dultzaina, trikitixa eta txistu taldeak kale bueltan.
14:30, Herri bazkaria, Tilosetan. Txartelak aurrez eskatzea komeni da. 16 euro dira.
17:00, Txalaparta Jaialdi Nagusia, Tilosetan: Hernaniko Bertso Esko­la­ko bertsolariak, Saustako Zuazna­bartarrak, Erbetegi-Etxeberriko Goikoetxeatarrak, Koldo eta Xabier, Biraka, Txalamako tal­dea, Ttikia eta Handia, eta Hernani Musika Esko­la­ko Ttakun Ttan Ttakun taldea.
23:00, Txalaparta Party Aparta, Goiz Argi tabernan, DJ Barruren eskutik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!