Datorren astelehenean, maiatzaren 28an, ikastaroa antolatu dute Hernaniko AEKn (Larramendi 11), Zilegi Eskolen barruan. Zerbikaletako minak eta migrañak masaje bidez arintzen, eta erromeroarekin olia egiten erakutsiko du Mari Artanok. Bi saio izango dira, 09:30etatik 11:30etara, edo 14:30etatik 16:30etara; eta izenematea zabalik dago, 5 euroan: zilegieskola@aek.eus edo 663 043 314.