Dagoeneko jakinarazi dituzte, udarako kiroldegiko ikastaroak; eta ekainean igeriketa egiteko, gaur arte dago izena emateko epea, kiroldegiko bulegoetan. 5-11 urtekoentzat dira, adinaren arabera banatuta; eta ekainaren 1etik 22ra izango dira, egunero 14:55etan hasita. Uztaileko fitness ikastaroetan, berriz, datorren astelehenean irekiko dute izenemate epea, ekainaren 11ra bitarte: pilates, karate, ziklo indoor, mantentze gimnasia eta zumba, aukeran. Bestalde, egin daiteke abonua, igerileku irekietarako ere.