Lehenengo mailan jokatuko du Hernanik, datorren denboraldian!

Kronika - Erredakzioa 2018ko mai. 25a, 02:00

Haundia egin zuen Hernanik, joan den asteburuan, Gipuz­koako 2garren mailan: final fourra irabazi, eta hirugarren bukatu dute liga; eta horrekin, igoera lortu dute! Gipuzkoako maila gorenean jokatuko dute, datorren denboraldian!

«Denboraldi hasieran, igo­tzeko ilusioa geneukan, baina ikusita nola zijoan den­bo­ral­dia, ez genuen espero borroka horretan egotea. Azkenean, 6ga­­rren postuan sailkatu ginen  final fourrera, juxtu juxtu; eta kostata, baina Internacional hirugarrenari irabazi genion, finalerdietan (76-66). Fina­lean, berriz, espero baino errazago menderatu genuen Oiartzun (50-36). Ziurrenik, beraiek ere igoko dira, baina gure joka­la­riei ez nien ezer esan nahi; ira­baztera atera behar genuen», kontatu du Urko Vitoriak, taldeko entre­natzaileak.

Igoera lortzea, are berezia­goa izan zen taldearentzat: «Oier Garrido gure kapitaina­ren despedida zen, taldean 17 urte egin ondoren; infan­tile­tan hasi eta gaur arte. Horre­gatik igo nahi genuen, eta se­kulako poza izan zen», azaldu du Vitoriak.

«Urte borobila», taldeak

Baina seniorrek bakarrik ez, kadeteek ere lortu dute igoera, maila partehartzailetik erren­dimendukora. Infantilek ere, igo­erako final fourra jokatu zu­­ten, igo ez arren. Eta jube­ni­lak, errendimenduko ligan aritu di­ra: «lau talde bakarrik izan arren, urte borobila izan da».

Orain, datorren denbo­ral­di­an infantilak izango dire­nen­tzat, hiru saio ireki anto­latu dituzte, probatzeko: ekai­na­ren 4an, 11n eta 12an, arra­tsaldeko 18:00etan kiroldegian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!