Txalaparta doinuak gaurtik, Joxan Artzeri

Kronika - Erredakzioa 2018ko mai. 25a, 02:00

Asteburu honetan izango da, Hernaniko Txalaparta Festa­ren 32garren edizioa; eta aur­ten, Joxan Artze zenaren ome­nez egingo dute. Gaur bertan hasiko da, 19:30etan Biterin, Mar Mar dantza konpainiaren Biraka emanaldiarekin.

Baina egun haundia, bihar­koa izango da, Tilosetan.

32. TXALAPARTA FESTA
GAUR, ostirala

19:30, Biraka dantza emanaldia, Mar Mar dantza konpainiaren eskutik.

BIHAR, larunbata
12:00, Txalaparta saio libreak Tilosetan, eta Hernani Musika Eskolako alboka, dultzaina, trikitixa eta txistu taldeak kale bueltan.
14:30, Herri bazkaria, Tilosetan. Txartelak aurrez eskatzea komeni da. 16 euro dira.
17:00, Txalaparta Jaialdi Nagusia, Tilosetan: Hernaniko Bertso Eskolako bertsolariak, Saustako Zuaznabartarrak, Erbetegi-Etxeberriko Goikoetxeatarrak, Koldo eta Xabier, Biraka, Txalamako tal­dea, Ttikia eta Handia, eta Hernani Musika Eskolako Ttakun Ttan Ttakun.
23:00, Txalaparta Party Aparta, Goiz Argi tabernan, DJ Barruren eskutik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!