Ikastolako jaialdia, igandean

Kronika - Erredakzioa 2018ko mai. 24a, 02:00

Ikasle eta irakasleentzat ikasturtea bukatzear da, eta hori ospatzeko, jaialdia egingo du Urumea ikastolak igandean. Goizeko 11:00etatik aurrera izango da, Gay Murren. Denetarik izango da: ikasleen emanaldia, magoa, erakusketa, piknika... eta bukatzeko, puzgarriak eta DJ Mikelen emanaldia!

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!