Orientazio-saioa, ingeniaritzei buruz

Kronika - Erredakzioa 2018ko mai. 24a, 02:00

Batxilergoko 1go mailako ikasleei zuzenduta, ingeniaritzei buruzko orientazio-saioa antolatu du Mondragon Unibertsitateak, Orona Ideo­­ko kanpusean; larunbatean izango da, 10:30etan hasita. Ikasleek izan ohi dituzten gogoetak argitzeko saioa izango da, datorren ikasturtean hartu beharko duten erabakiaren aurrean. Joan nahi duenak, aurrez eman beharko du izena: www.mondragon.edu/prest web orrian, edo 608 760 252 telefono zenbakian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!