Hainbat asfaltatze-lan, bukatuta

Kronika - Erredakzioa 2018ko mai. 24a, 02:00

Herriko hainbat txokotan asfaltatze-lanak hasi zituen Udalak duela aste batzuk, eta dagoeneko bukatuta daude. Udalak azaldu bezala, «Irisgarritasun Udal Planaren barruan, Sandiusterri eta Gay-Mur elkartzen dituen arranpa eta pasabidea asfaltatu dira, eta Karmelo Labakan zebrabide bat egokitu da». Bestalde, jakinarazi du, baita ere, Landare eremuan, Gartzia Goldaratzen eta Ibaiondo poligonoan errepideak asfaltatu direla.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!