Aurreko asteko emaitza onak estali dituzte oraingo txarrek Gimnasia Erritmikoko taldearentzat.
Orduan, lan ederra egin zuten Eskolarteko B mailako Gipuzkoako Txapelketan, Azpeitian, batez ere bakarka: esku hutsekin, Maider Iriondo txapeldun izan zen; azpitxapeldun Jone Aguilar, eta hirugarren, Unax Pellejero. Sailkapen orokorrean ere, aurrean izan ziren: Jone Aguilar eta Elene Rodriguezek zilarrezko domina jaso zuten. Taldeka ere, lan ederra egin zuten, eta 8garren izan ziren.
Aste honetan, gauza bera gertatu da Amateur Txapelketan; bakarkakoetan emaitza hobeak izan dira. Taldeka, akats nabarmenak izan zituzten, eta ez zuten lortu Euskadiko Ligarako sailkatzea.
Bakarka, aldiz, nabarmendu ziren: jubeniletan, Maider Galparsoro (3garren sailkapen nagusian), Ana Lujambio (2garren sailkatua), Maddi Goikoetxea eta Ane Descarga (3garren sailkatua); seniorretan, Patricia Perez (1go sailkatua).
Gainera, Ainara Ruedak eta Beatriz Perezek Euskadiko Ligarako txartela lortu zuten, egindako lanagatik.