Ohorezko Mailan jarraitzeko lehia, Landaren

Kronika - Erredakzioa 2018ko mai. 24a, 02:00

Ohorezko Mailan jarraitzea jokatuko du Hernanik astebu­ru honetan; hil ala biziko partidua izango dute aurretik, Sevillako Ciencias taldearen kontra. Arratsaldeko 16:00etan hasita izango da, hernania­rren etxean, Landaren, zalego­a­­ren indarraren babesarekin.

Azken bultzada, beharrezkoa
Larunbatean dena jokatuko du Hernanik, eta horregatik, azken bultzada beharrezkoa izango du. Ohorezko Mailan ja­rraitzea izango dute jokoan, eta nahiko berdindua dator, Cien­ciasen aurka aurreko as­te­­buruan jokatutako lehiatik; 31-27 galdu zuten trikoloreek.
Hortaz, zalegoaren indarra inoiz baino beharrezkoagoa izango du taldeak, maila gore­nean jarraitu nahi badu.

Txekor errea, zaleentzat
Hori aprobetxatuko du elkar­te­ak, txekor errea burduntzian eskaintzeko. Partiduaz goza­tzeko aukeraz gain, pintxoak dastatzeko aukera izango da Landareko kantinan bertan.
Aukera paregabea, beraz, partiduaz eta janaz gozatzeko. Horregatik guztiagatik, deia egin diete hernaniarrei etzi, Landarera jaitsi daitezen. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!