Hipopotamo bolajaleak, otordurako prest

Kronika - Erredakzioa 2018ko mai. 24a, 02:00

Maiatzaren bukaerarekin ba­­­tera, Gazte Olinpiaden bu­ka­­era gerturatzen ari da; ekainaren 16an izango da az­keneko proba. Bide horre­tan, bederatzigarren proba izan­go dute gaur, herriko gaz­teek: Hipopotamo bolajalea. Gaueko 21:30etan jarri dute zita, tal­de­ak elkartzeko; eta ondo­ren, gaueko 22:00etan hasiko da proba, Latsunbeberriko balio anitzetarako zelaian.

Taldekideak animatu dituzte mozorrotuta joatera.

Hiru txandatan, talde guztiak
Hipopotamo bolajalearen jola­sa­­rekin dau­­­ka zerikusia pro­bak; gazte gehienek etxean zeu­katen jo­la­sa, hain justu. Talde ba­koi­tzeko, hiru kidek hartuko dute parte gaurko proban: bat, hipopotamoa izango da, eta beste biak, bere laguntzaileak; hau da, bolak jaten lagunduko diotenak. Hiru txandatan jo­katuko dute, bakoitzean 7-8 tal­derekin.

ERAMAN BEHARREKOAK
- Kuboa
- Patina
- Kaskoa (ezinbestekoa)

TXANDAK
1.TXANDA: Pabo Rangers, Pelotoia, Hankaz Gora, Joker stars; Hernani 5.0, Apatxeak, Pizti Nago, Ardi Ibili.
2.TXANDA: Kanika, Harrapazank, Air marx, Batorrela; Xatorkeitan, Karakolin­pikoak, Salda parranda eta gero.
3.TXANDA: Brugalkaba, Fundamen­tu­rik ez, Konfusioa; Partidu bundista, Hor­­tzak estutu, Axeri txiki infernu handi.

Jolasteko, kuboa, patina eta kaskoa eramatea beha­rrez­koa izango da, eta proba pixka bat girotzeko, taldeki­deak animatu dituzte mozo­rro­tuta joatera. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!