Hernaniko Gazte Mugimenduak antolatuta, Oroimena ez da delitua jardunaldia antola-tu dute larunbaterako, egun osoko egitarauarekin. Goizeko 11:00etan hasiko dute eguna, hitzaldiarekin.
Zigorraren harira
2016ko Gudari Egunaren omenaldiaren harira, bost hernaniarri ezarritako zigorraren harira antolatu dute elkartasunezko egun hau.
Txartelak, salgai
Trikipoteoak girotuko ditu kaleak eguerdi aldera, eta ondoren, bazkaria egingo dute Plaza Berrin, 14:00etan. Bertaratu nahi dutenek txartela erosi beharko dute Goiz Argin edo Garinen, 15 euroren truke.
Bazkaldu ondoren, arratsaldeko 18:00etan, manifestazioa izango da; eta bukatzeko, kontzertuekin bukatuko da eguna, gaueko 22:00etatik aurrera.