Joxan Artze gogoan, etzi hasiko den Txalaparta festan

Kronika - Erredakzioa 2018ko mai. 23a, 02:00

Txalapartaren festak hartuko du, beste behin, herria etzi eta larunbatean; aurten, gainera, omenaldi bereziarekin. Urte ha­sieran hil zen Joxan Artze usurbildarra, Hernaniko txalaparta festan urtetan partaide izan zena. Horregatik, ome­nalditxoa eskainiko diote, Festan zehar.

Etzi, aurreneko ttakunak
Ohi bezala, bi eguneko festa izango dute txalapartariek, etzi eta larunbatean. Mar Mar Dantza Konpainiaren Biraka emanaldiarekin emango zaio hasiera festari ostiralean, arra­­tsaldeko 19:30etan, Biterin izango da.

Atsegindegin, euria egiten badu
Dena den, larunbata izango da egun haundiena; orduan, pro­­­tagonismo osoa izango du­te han-hemengo txalapartari­ek, eguraldi ona egiten badu, Tilosetan, eta bestela, Atsegin­degin. Eguerdiko 12:00etan hasiko da festa, alboka, dul­tzaina, trikitixa eta txistularien bueltaxkarekin. Bazkaria izango da gero, eta arratsaldean, Jaialdi Nagusia. Gauean Goizargi tabernan jarraituko du festak, 00:30etatik.

EGITARAUA

ETZI, OSTIRALA
- 19:30, Biraka Mar Mar Dantza Konpainiaren eskutik.

HILAK 26, LARUNBATA
- 12:00, Txalaparta saio libreak. Hernani Musika Eskolako alboka, dultzaina, trikitixa eta txistu taldeak kale bueltan.
- 14:30, Herri Bazkaria (txartela erosteko: soinuenea@soinuenea.eus).
-17:00, Txalaparta Jaialdi Nagusia: Her­naniko Bertso Eskolako bertsolariak; Saustako Zuaznabarratarrak; Erbetegi-Etxeberriko Goikoetxeatarrak; Gipuzkoa­tik, Koldo eta Xabier, Irungo txalapartariak; Bizkaiatik, ‘Biraka’; Arabatik, Txa­la­mako taldea; Iparraldetik, ‘Ttikia eta handia’; eta Hernaniko Udal Musika Eskolako Ttakun Ttan Ttakun txalaparta taldea.
- 00:30, Txalaparta Party Aparta, Goizargi Tabernan DJ Barruren eskutik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!